viernes, 18 de noviembre de 2016

Foruzaingoa Uharte 24ko etxean agertu da!

Alde Zaharreko Gaztetxea desalojatua izan den aste berean, Uharte 24 etxearen kasua berriz ere albiste da. Bart, azaroak
17, gaueko 21:26ean Foruzaingoa berriz ere agertu zen Txantrea auzoko Uharte 24 etxean, Kontseilariaren agindupean. 2011 urtean, UPN gobernuan zela, auzokide batzuk Nafarroako Gobernuaren etxe hau okupatu genuen, 8 urtez hutsik egon ostean, auzotik eta auzoarentzat. Etxebizitza eskubidea bermatzea helburu.

UPNren Gobernuak bere garaian ahal izan zuen guztia egin zuen etxean bizi ziren gazteak bertatik botatzeko, baina ez zuen lortu. Gaur egun indarrean dagoen Gobernuak, prozesu berarekin jarraitu du, epaileari etxea hustu ahal izateko beharrezkoa den baimena eskatuz eta, baimen horren ukoa jasota, desalojo prozesuari berriro hasiera emanez.
Aldaketaren Gobernuak ez dio, oraingoz, etxebizitzaren arazoari alternatiba errealik eskaini; gainera ahal izan duen guztia egin du etxe honetako gazteak kalera botatzeko, baita Foruzaingoa etxera bidali ere, bizilagunen lasaitasuna oztopatuz. 

Uharte 24ko etxea erreferente da Txantrean, Aranburu Kontseilariari auzoak askotan helarazi dio etxebizitzaren borrokan erreferente dela eta auzoaren babesa duela. Berriro ere ozen esango dugu: gaur egun okupazioa da etxebizitzaren sistemari aurre egiten dion tresna erreal bakarra! 

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA! OKUPAZIOA EZ DA DELITUA!

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada