Alde Zaharreko Gaztetxea desalojatua izan den aste
berean, Uharte 24 etxearen kasua berriz ere albiste da. Bart, azaroak
17, gaueko 21:26ean Foruzaingoa berriz ere agertu zen Txantrea auzoko
Uharte 24 etxean, Kontseilariaren agindupean. 2011 urtean, UPN
gobernuan zela, auzokide batzuk Nafarroako Gobernuaren etxe hau
okupatu genuen, 8 urtez hutsik egon ostean, auzotik eta auzoarentzat.
Etxebizitza eskubidea bermatzea helburu.
Aldaketaren
Gobernuak ez dio, oraingoz, etxebizitzaren arazoari alternatiba errealik
eskaini; gainera ahal izan duen guztia egin du etxe honetako gazteak
kalera botatzeko, baita Foruzaingoa etxera bidali ere, bizilagunen
lasaitasuna oztopatuz.
Uharte 24ko etxea
erreferente da Txantrean, Aranburu Kontseilariari auzoak askotan
helarazi dio etxebizitzaren borrokan erreferente dela eta auzoaren
babesa duela.
Berriro ere ozen esango dugu: gaur egun okupazioa da etxebizitzaren
sistemari aurre egiten dion tresna erreal bakarra!
ETXEBIZITZA ESKUBIDEA!
OKUPAZIOA EZ DA DELITUA!