ETXEBIZITZA ESKUBIDEA!
OKUPAZIOA EZ DA DELITUA!
Gaur, irailak 2, kontzentrazio baten bidez, Ekonomia eta Politika Finantzatako
kontseilariari, Mikel Aranburu Urtasun berari, elkarrizketa eskatu diogu
Emantzipazio Bulegotik. Huarte 24 kasua jorratu eta etxebizitzaren erabilera ematearen
helburuarekin. Honekin batera, Nafarroako Gobernu berriari, etxe hutsak eta
etxerik gabeko bizilagunak egotea saihesteko mekanismo eraginkorrak burutu ditzala
eskatzen diogu. Eta lehen neurria gutxienez, Nafar Gobernuaren etxe hutsak hiritarren esku jartzea litzake.
Huarte 24 etxebizitzan bizi den Txantreako bizilagun hau,
8 urte hutsik zeraman etxe batetan bizi da, Nafar Gobernuarena. Iraganeko
UPNren gobernuak, irregulartasunez beteriko prozedura administratiboa hasi
zuen, bizilagun hau bere gaur egungo etxetik kanporatzeko asmoz. Gaur egun,
prozedura honek irekia jarraitzen du eta gobernu berriak daukan, Ekonomia eta Finantza Politiketako Departamentu
barne dagoen kontseilariaren ebazpenaren erantzunaren zai gaude.
Nahikoa ez balitz, joan zen UPNren gobernuak, exekutibo
forala utzi baino lehen, uztailean, Komunitate Foralaren Fiskaltza Gorena
gertakariaren berri jarri zuen. Gure bizilagunari usurpazio delitua leporatuz.
Horrexegatik, irailaren 17an Iruñako Epaitegietako 1go zenbakian deklaratzera
joateko hitzordua dauka.
ADI MOBILIZAZIOETARA
ETXEBIZIZTZA ESKUBIDEA!
OKUPAZIOA EZ DA DELITUA!
No hay comentarios:
Publicar un comentario