lunes, 7 de marzo de 2016

EMAKUMEA ETA ETXEBIZITZA


Txantreako Emantzipazio Bulegotik urteak daramatzazkigu gazteontzako etxebizitza eskubidea aldarrikatzen, baino gaurkoan “emakumea eta etxebizitzari” buruzko hausnarketa egin nahi dugu. Dakizuen bezala, gaurkoan, Martxoak 8, “Emakume langileon nazioarteko eguna” dugu. Egun historikoa dugu hau, emakumeon zapalkuntzaren ikurra 1908tik. Nahiz eta 100 urte baino gehiago pasa diren, oraindik 11 dira emakumeok pairatzen ditugun zapalkuntzak. Horien artean kokatzen dugu etxebizitza ere.

“Emakumea eta etxebizitza” hitzek, kontzeptu bakandu eta erlazio gabekoak irudi arren, herri langileak eta bereziki emakumeok eta gazteok pairatzen ditugun eta estutuki elkar erlazionaturik dauden zapalkuntzak dituzte atzetik. Krisi kapitalistaren ondorioz, langabezia gora doa bortizki, lan baldintzak okertuz doan bitartean. Emakume gazteak gara ondorio horiek pairatzen ditugun lehenbizikoak eta horrek beharrezkoa dugun eta eskubidea den etxebizitza eskuratzea galarazten digute.

Baina etxebizitza eskubidea ezin dugu ulertu teilatu bat edukitzearekin bakarrik, baizik eta benetako emantzipaziorako tresna bezala. Sistema patriarkalak, oinarriak oso ongi finkatua dituen honetan, emakumeok lan bikoitza dugu, batetik soldatapekoa eta bestetik ezkutatzen dituzten  zaintza lanak (senideen zaintza, etxearen mantendua, laguntza emozionala etb.) Espazio segurua, erlaxaziorako, harremanetarako, orokorrean benetako askatasun bat lortzeko izan beharko lukeen espazioa, lan karga bikoitzerako espazioa dugu oraindik, baita gatazketarako gunea, non kanpo eta barne familia arazoak gailentzen diren. Familia zaintzaren ideiak gugan sortzen duen erruduntasunarengatik, emakumezkook emantzipatzeari “beldur” gara. Hau kontuan izanda, esan dezakegu gaur egun ere emakumeok benetako etxebizitza eskubidea gauzatzeko arazoak ditugula. 

Horregatik, patriarkatuaren kontrako borrokara batzera deitzen dugu, etxebizitza benetako eskubidea bilakatzeko eta sistema honi alternatibak eraikitzeko.

Arrazoi guzti hauengatik, Txantreako Emantzipazio bulegotik, Martxoaren 8an arratsaldeko 7etan, Erloju laranjaren ondoan egingo den kontzentraziorako deialdiarekin bat egiten dugu.

ETXEBIZITZA EMAKUMEON ESKUBIDEA!

GORA BORROKA FEMINISTA!


No hay comentarios:

Publicar un comentario