miércoles, 25 de febrero de 2015

Iñaki Carro: "Lehen okupazioa alternatiba zen, orain askorentzat aukera bakarra"

#ZukDuzuGiltza
Eraikin huts bati erabilera soziala emateko okupazioa tresna arrunta izan da, gaztetxeen kasuan bezala. Okupazioak beste helburu bat ere bilatu izan du, krisia dela eta geroz eta zabalduagoa eta normalizatuagoa: etxebizitza eskubidea bermatzea hain zuzen.

Zer suposatzen du okupatzeak? Nolakoa da prozesua? Zer dio legeak? Hamaika Telebistak Iñaki Carro Bilboko Okupazio Bulegoko abokatuari elkarrizketa egin dio eta gai hauen inguruan mintzatu da. Txantrean bizi den egoerarekin harreman zuzena dauka, "lehen okupazioa alternatiba zen" haren ustez, baina "orain askorentzat aukera bakarra" da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario