sábado, 18 de marzo de 2017

Apirilak 7-8, AKANPADA Arriurdineta Plazan



Gaur, hemen bildutako auzokideok asteazkenean bi gaztek pairatutako desalojoa gaitzetsi eta honakoa azalerazi nahi dugu:
Urteak dira Txantrea auzoan etxebizitzaren egoera kaskarraren aurrean antolatu eta alterbatibak garatzen ari garela. Bidea ez da erraza izan, desalojoak, poliziaren presentzia itogarria, epaiketak, etb. Baina bide luze honetan auzokideon parte hartzea txalogarria da. 

Txantrearrok badakigu duela 10 urte saldu ziguten krisi garai hori ez dela bukatu. Kapitalismoak gure egunerokotasunean kolpatzen jarraitzen du eta lan prekario eta bizi eredu kaskarretara kondenatu gaitu. Bestetik, etxe hutsen kopurua azpimarragarria da, non banketxeena, instituzioena, elizarena, jabego pribatuena, diren.  Bitartean , kalean, baldintza kaskarretan, gurasoen etxean bizi diren auzokideak ditugu.  

Txantrearrok badakigu egoera honi buelta ematea posible dela eta guztion lanarekin errazagoa dela. Horrexegatik, egoera honi alternatiben bidez erantzutea beharrezkoa ikusten dugu. Horrela, argi esaten dugu okupazioa zilegi eta beharrezkoa dela, ezarri diguten bizi eredu honi kolektiboki erantzuteko. Aldi berean, honen eraikuntzan lan egiten jarraitzera animatzen dugu.
Duela 3 urte “auzoa besarkaturen” dinamikan azaleratu bezala gaur egungo egoera sozioekonomiko honek giza eskubideak urratu egiten ditu  eta honek kaleak aldarrikapenez jostera behartzen gaitu.
Larru gorritan utzi nahi gaituzte, horrexegatik, Etxebizitza eskubidea aldarrikatzen jarraitzeko eta alternatiben garapenean sakontzeko, Apirilaren 7-8an akanpada bat burutuko dugu, plaza honetan, Arriurdiñeta plazan. 

Auzokide guztiei luzatzen dizuegu parte hartzeko gonbitea. Gazte, ume, emakume, langile, jubilatu, elkarteetako kide, langabetu, etb orok badu zer esan. Batu koadrilakoekin eta ekarri zuen kanpai denda.
GOAZEN HAIEK LARRUGORRITAN UZTERA!

EGITARAUA (Arriurdiñeta plazan)
OSTIRALA 7
-          Kalejira
-          Mural margoketa
-          Afaria
-          Kontzertua
-          Lo egin
LARUNBATA 8
-          Txikientzako gunea
-          Bazkaria
-          ManifestAkzioa
-          Akanpadaren bukaera
Aurrerago zehaztapen gehiago

miércoles, 15 de marzo de 2017

ZENDEA DE IZA KALEKO DESALOJOA

Gaur, martxoak 15, bi gazte Txantreako etxe okupatu batetik desalojatuak izan dira. Etxebizitza hau Espainiako Banketxearena da, zeina urteak hutsik zeraman. Goizeko 7etan gazte hauek eta bizilagunak beraien intimitatea ostopatua ikusi dute, Udaltzaingoa bortizki etxean sartu bait da leihoa apurtuz. Momentu hartan hainbat auzokide gazte okupatuei babesa helarazi eta desalojoen aurkako salaketa irmoa egin dute.

Salatu nahi dugu ez dela desalojorako sententziarik aurkeztu, ezta epailearen prozesamendurik ere, gainera gazteak ez zeuden identifikaturik. Horrela, gazte hauek ezin izan dute beraien defentsa aurrera eraman. Gazte hauek zitazio bat jaso dute apirilaren 11an goizeko 10etan epaitegietan.

Txantreako etxebizitza mugimendutik alternatiben alde lan egiten dutenen kontrako erasoak salatu nahi ditugu. Horrela, argi esaten dugu okupazioa zilegia eta beharrezkoa dela, ezarri diguten bizi eredu honi kolektiboki erantzuteko. Honen eraikuntzan lan egiten jarraitzera animatzen dugu.


Hurrengo mobilizazioetan parte hartzera animatzen zaituztegu, lehenengoa, hurrengo larunbatak 18, goizeko 12etan Arriurdiñeta Plazan egingo den prentsaurreko aldarrikatzaile eta koloretsuan.