Gaur, hemen bildutako auzokideok asteazkenean bi gaztek pairatutako
desalojoa gaitzetsi eta honakoa azalerazi nahi dugu:
Urteak dira Txantrea auzoan etxebizitzaren egoera kaskarraren aurrean
antolatu eta alterbatibak garatzen ari garela. Bidea ez da erraza izan,
desalojoak, poliziaren presentzia itogarria, epaiketak, etb. Baina bide luze
honetan auzokideon parte hartzea txalogarria da.
Txantrearrok badakigu duela 10 urte saldu ziguten krisi garai hori ez dela
bukatu. Kapitalismoak gure egunerokotasunean kolpatzen jarraitzen du eta lan
prekario eta bizi eredu kaskarretara kondenatu gaitu. Bestetik, etxe hutsen
kopurua azpimarragarria da, non banketxeena, instituzioena, elizarena, jabego
pribatuena, diren. Bitartean , kalean,
baldintza kaskarretan, gurasoen etxean bizi diren auzokideak ditugu.
Txantrearrok badakigu egoera honi buelta ematea posible dela eta guztion
lanarekin errazagoa dela. Horrexegatik, egoera honi alternatiben bidez
erantzutea beharrezkoa ikusten dugu. Horrela, argi esaten dugu okupazioa zilegi
eta beharrezkoa dela, ezarri diguten bizi eredu honi kolektiboki erantzuteko. Aldi
berean, honen eraikuntzan lan egiten jarraitzera animatzen dugu.
Duela 3 urte “auzoa besarkaturen” dinamikan azaleratu bezala gaur egungo
egoera sozioekonomiko honek giza eskubideak urratu egiten ditu eta honek kaleak aldarrikapenez jostera
behartzen gaitu.
Larru gorritan utzi nahi gaituzte, horrexegatik, Etxebizitza eskubidea
aldarrikatzen jarraitzeko eta alternatiben garapenean sakontzeko, Apirilaren
7-8an akanpada bat burutuko dugu, plaza honetan, Arriurdiñeta plazan.
Auzokide guztiei luzatzen dizuegu parte hartzeko gonbitea. Gazte, ume,
emakume, langile, jubilatu, elkarteetako kide, langabetu, etb orok badu zer
esan. Batu koadrilakoekin eta ekarri zuen kanpai denda.
EGITARAUA (Arriurdiñeta plazan)
OSTIRALA 7
-
Kalejira
-
Mural
margoketa
-
Afaria
-
Kontzertua
-
Lo
egin
LARUNBATA 8
-
Txikientzako
gunea
-
Bazkaria
-
ManifestAkzioa
-
Akanpadaren
bukaera
Aurrerago zehaztapen gehiago
No hay comentarios:
Publicar un comentario