miércoles, 15 de marzo de 2017

ZENDEA DE IZA KALEKO DESALOJOA

Gaur, martxoak 15, bi gazte Txantreako etxe okupatu batetik desalojatuak izan dira. Etxebizitza hau Espainiako Banketxearena da, zeina urteak hutsik zeraman. Goizeko 7etan gazte hauek eta bizilagunak beraien intimitatea ostopatua ikusi dute, Udaltzaingoa bortizki etxean sartu bait da leihoa apurtuz. Momentu hartan hainbat auzokide gazte okupatuei babesa helarazi eta desalojoen aurkako salaketa irmoa egin dute.

Salatu nahi dugu ez dela desalojorako sententziarik aurkeztu, ezta epailearen prozesamendurik ere, gainera gazteak ez zeuden identifikaturik. Horrela, gazte hauek ezin izan dute beraien defentsa aurrera eraman. Gazte hauek zitazio bat jaso dute apirilaren 11an goizeko 10etan epaitegietan.

Txantreako etxebizitza mugimendutik alternatiben alde lan egiten dutenen kontrako erasoak salatu nahi ditugu. Horrela, argi esaten dugu okupazioa zilegia eta beharrezkoa dela, ezarri diguten bizi eredu honi kolektiboki erantzuteko. Honen eraikuntzan lan egiten jarraitzera animatzen dugu.


Hurrengo mobilizazioetan parte hartzera animatzen zaituztegu, lehenengoa, hurrengo larunbatak 18, goizeko 12etan Arriurdiñeta Plazan egingo den prentsaurreko aldarrikatzaile eta koloretsuan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario