miércoles, 25 de febrero de 2015

Bilboko, Donostiako eta Gasteizeko Okupazio Bulegoekin mahai ingurua


ALTERNATIBAK ERAIKITZE BIDEAN; OKUPAZIOA

Bilboko, Donostiako eta Gasteizeko okupazio bulegoekin izandako mahai ingurua

Auzotegin bildu ginen maiatzaren 25ean Bilbok, Gasteizko zein Donostiko okupazio bulegoekin eta Sevillako esperientzia okuparekin mahai inguru bat egiteko.

Egunari hasiera emateko pasta eta kafe tartean Gorka eta Igor Bilboko okupazio bulegoaren sorkuntza kontatu ziguten : etxebizitzarekin zegoen arazoa antzemanda eta B (abokatuak, etxe hutsak, nola okupatu…) zein transmisio lanak egiteko. Okupazioa tresna politiko gisa kapitalismoa eta jabetza pribatuaren kontra borrokatzeko bide ezin hobea zela azpimarratu zuten, bai eta gaur egungo egoera prekarioa salatzeko eta eredu propio bat sortzeko ere. Amaitzeko okupazioa naturalizatu eta normalizatu behar dela komentatu ziguten eta okupazio mota oso ezberdinak daudela, okupatzera animatu gintuzten gure etxebizitza eskubidea borrokatzeko.
Bilbon zeuden etxe huts kopurua ikusita jende talde bat bildu eta beharra zabaldu zuten, gela bat eta ordutegia jarri eta bulegoa sortu zuten duela 4 urte okupatu nahi zutenentzat aholkularitza teknikoa emateko

Ondoren gure auzokide den Miren Sevillako kolektibo okupa bati buruz aritu zen hizketan, berak ondo ezagutzen baitu hango errealitatea, han bizitzen 4 urte igaro zituelako. Hainbat kolektiboen bilkuratik sortu zen mugimendu okupa hori eta hainbat funtzio betetzen dituzte, hala nola: informazio guneak, esperientzien elkatrukea, koordinazioa beste etxebizitza kolektiboekin e.a.)."korrala" etxeei buruz aritu zitzaigun hizketan: etxe hutsez betetako eraikinak non behar handiak zituzten jendea bizitzen hasi zen, arazoak izan zituzten udalak jarritako trabekin, baina aurrera jarraitu zuten. 3 korrala daude okupatutak gaur egun: la Utopía, la Alegría eta la Ilusión, eta mugimendua probintzia osotik zabaldu da. Sevillako esperientziarekin amaitzeko pare bat bideo oso interesgarri ikusi ditugu



Gasteizeko okupazio bulegoa aldiz sortu berria zen,  jada okupaturiko hainbat etxe zeuden hirian, okupazioan jende asko zegoen murgilduta eta beraz mugimendu hau batzeko elkarlanean aritzeko eta haien artean laguntzeko bulegoa sortu zuten gaur egungo egoeraz baliatuta. 2011tik okupatuta egon den San Frantzisko eraikinari buruz hitzegiten aritu ziren, etxe honi hainbat erabilera sozial ematen dizkiote: etxebizitza moduan eta lokal moduan (tallerrak, bilerak, afariak…e.a).
Donostiako okupazio bulegoa Gasteizekoaren antzera sortu berria zen, baina beste modu batez: kolektibo eta esparru ezberdinetako jendea bildu ziren (Stop Desahucios, gaztetxe mugimendua, etxe okupatuak dituen jendea….) eta beharra ikusita, bulegoa sortu zuten. Azken batean bai Bilboko, Gasteizeko eta Donostiako Okupazio bulegoek helburu eta asmo antzekoak dituzte, aholkularitza tekniko eta juridikoa eskeintzeaz gain Euskal Herrian okupazio sare bat sortzea.

Amaitzeko gure auzoko proiektua plazaratu genuen eta galderentzako tarte bat utzi genuen gure zalantzak eta ideiak adierazteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario